Ahaztutako Gaixotasun Tropikalen aurka borrokatzen dugu
Saharaz Hegoaldeko Afrikan.

Zer gara?

GKE independentea, ez-konfesionala, nazioarteko bokazio eta presentziarekin, eta herritarrekin, laguntzen gaituzten pertsonekin eta GKEen sektorearekin konprometitua.

Nortzuk dira protagonistak

Talde kalteberenak, emakumeak, neska-mutilak, testuinguru bakoitzean lantzen ditugun Ahaztutako Gaixotasun Tropikalek (AGT) eragindako pobrezia larriko eta kalteberatasun handiko pertsonak.

Non laguntzen dugu?

Gure lana Saharaz Hegoaldeko Afrikan oinarritzen dugu, urtero 1.000 milioi lagunetik gora ukitzen dituzten Ahaztutako Gaixotasun Tropikalen kargaren % 90 bertan kontzentratzen baita. Osasunerako Giza Eskubidea gauzatzeko gure konpromisoarekiko koherentziaz jardunez, ahaztuta dauden eta planetako pobreenak, kalteberenak eta ahaztuenak diren herrietan eragina duten gaixotasunetan kontzentratzea erabaki dugu.

Norekin egiten dugu lan?

Sortu ginenetik lankidetzan jardun dugu batez ere toki-antolakundeekin, gu bezalako GGKEekin, gure laguntzarekin eta beraiek zituzten jakintza eta gaitasunekin premiarik handiena zuten komunitateen osasuna hobetzeko. Gobernuak erantsi ditugu betebeharren titular gisa eta eskubideen titularrak batu ditugu, lan egiten ari garen komunitateek, parte har dezaten. Gainera beste agente batzuen, ikerketa-zentroen, fundazioen, unibertsitateen lankidetza errazten dugu, funtsezko eragileak baitira emaitza hobeak lortzeko.

Nola lan egiten dugun

Gaixotasunak desagerrarazten laguntzea, adibidez Buruli ultzera, pian edo legenarra, ez da bakarrik egin daitekeen zeregin bat. GGKEen, gobernuen, toki-antolakundeen, ikerketa-zentroen eta abarren lankidetza beharrezkoa da. Estrategia integrala eta adostua beharrezkoa da, eragin handiagoa eta emaitzak lortzeko. Gure lana han bertan egiten dugu, herrialdeetan, prebentzio- eta laguntze-printzipioak oinarritzat hartuz. Ez ditugu gaixoak sendatzen soilik, bizitzeko ohitura osasungarriak ere sustatzen ditugu, gaixotasuna prebenitzeko, eta horregatik higienea eta saneamendua edota elikadura lantzen ditugu, adibidez.

Osasun-proiektuetan honako osagai hauei ematen diegu garrantzia bereziki:

  • Nutrizioa
  • Ura eta saneamendua
  • Prestakuntza
  • Energia
  • Osasun-zentroak
  • Osasun-sistemak
  • Trabajo decente

Zuk zer egin dezakezu

Ahaztutako gaixotasunen aurkako borrokan lagundu nahi diguzu?

Lagundu nahi dut