Egin zaitez boluntario

Zer da Anesvad boluntariotza?

Anesvadek uste du boluntariotza gizarte-aldaketarako agente bihur daitekeela. Horregatik voluntariado@anesvad.org jarri dugu abian, Anesvaden eta gizartearen arteko lankidetzarako gune bat, gobernuz kanpoko erakundeen eta gizarte-agenteen arteko lan bateratuari garrantzia emateko. Gune horren bitartez, bi alderdiek konpromisoa hartzen dute Osasunerako Eskubidea eta gizarte-eraldakuntza sustatzeko. Aliantza egonkor batek eta lanak aukera emango digute emaitza hobeak lortzeko, eta gure laguntza urrunago eta indar handiagoarekin eramateko.

Anesvadekin bat egiten duten boluntarioek baliabide sozial, ekonomiko eta tekniko garrantzitsuak lortzen laguntzen dute, interesatzen zaien jende guztia Osasunerako Eskubidearen alde sentsibilizatzen lagunduz.

BOLUNTARIO BATEK NOLA LAGUN DIEZAIOKEEN ANESVADI

Hainbat modutan lagun dezakezu:

  • Enpresetan Aliantza Solidarioak sortzen lagunduz.
  • Ekitaldi solidarioetan lagunduz.
  • Gure jarduera zure publikoei hedatuz.
  • Hedapen- eta/edo komunikazio-zereginetan lagunduz.
  • Zerbitzuak edo ondasunak doan eskainiz.
  • Ziberaktibismoarekin.
  • Kaleko edo egoitzako ekitaldietan lagunduz.
  • Online edukiak edo sare sozialetarako edukiak landuz.
  • Garapen-proiektu baterako finantzaketa lortuz.
  • Bururatzen zaizkizun eta gure lanarekin bat datozen beste ekintza batzuk eginez.

ZER ESKAINTZEN DIZU ANESVADEK HORREN TRUKE

  • 1.Zure premiekin eta Fundazionaren premiekin bat datozen ikaskuntza eta prestakuntza.
  • 2.Gure garapen-proiektuei eta gizarte-ekintzako jarduerari buruzko informazio eguneratua.
  • 3.Erakundean egiten duzun baluntario-lana egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • 4.Egoitzan zuretzako eta zure boluntario-lanera egokitutako gune bat.
  • 5.Kontu-ematea eta gardentasuna, sektorearen funtsezko balio gisa.
  • 6.Fundazioaren boluntario-lanaren esparruan egindako ekintzak estaltzen dituen asegurua.

Jarri harremanetan gurekin

AKREDITAZIOAK

  • Ongd
  • aecid
  • Diploma a la gestión avanzada
  • Ong acreditada