FAQ

Zalantza ohikoen erantzunak aurkitu

Nola desgrabatzen dute nik Anesvadi egiten dizkiodan dohaintzek?

Zure dohaintzak oso garrantzitsuak dira Anesvadentzat, gure zereginari laguntzeaz gain, errenta-aitorpenean desgrabazioak lor ditzakezu. Horregatik hainbat datu behar ditugu, hain zuzen ere NANa (pertsonak) edo IFK (enpresak) eta posta-helbidea, zure ekarpenen datuekin batera ogasunera bidali behar diren datuak direlako.

 

Pertsona fisikoak (PFEZ):

Bizkaia/Araba/Gipuzkoa: zure errenta-aitorpenaren kuota osotik % 20 kendu ahal izango duzu.

Nafarroa: Dohaintzan emandako lehen 150 euroen gaineko % 80 kendu ahal izango duzu zure errenta-aitorpenaren kuota osotik. 150 euro horietatik gora emandako kopuruak % 35eko kenkaria izango du.

Gainerakoa: Dohaintzan emandako lehen 150 euroen gaineko % 75 kendu ahal izango duzu zure errenta-aitorpenaren kuota osotik, GKE bati edo batzuei emandako guztizkoa kontuan izanik. 150 euro horietatik gora emandako kopuruak % 30eko kenkaria du. GKE jakin bati aurreko 2 urteetan egindako ekarpenaren berdina edo handiagoa egin badiozu, ehuneko hori % 30etik % 35era igotzen da, eta horrela dohaintzen iraunkortasuna saritzen da.

 

Pertsona juridikoak (Sozietateen Gaineko Zerga):

• Pertsona juridiko (enpresa) batek erakunde bati dohaintzan ematen dion kopuru bakoitzak % 30 desgrabatuko du, eta hurrengo urteetan erakunde berari kopuru berdina edo handiagoa ematen bazaio, dohaintzaren % 40 desgrabatuko du.

Nafarroa: Dohaintza osoaren % 30 desgrabatu ahal izango da, kopuru hori 300 eurotik beherakoa bada. Dohaintzak kopuru hori gainditzen badu, desgrabazioa % 20koa izango da.

 

AKREDITAZIOAK

  • Ongd
  • aecid
  • Diploma a la gestión avanzada
  • Ong acreditada