Gure taldea

Profesional-talde gazte eta arduratsua gara, eta esperientzia zabala dugu nazioarteko elkarlan eta elkartasunean, soziologian, medikuntzan, politikan, komunikazioan, marketinean, ekonomian, giza baliabideetan, administrazioan, kalitatean eta sistemetan.

Gure helburua Anesvaden Eginkizunari ahalik eta onena ematea da, eta Osasunerako eskubidea sustatu eta babesteko dugun asmoa errealitate bihurtzea.

Profesional-talde gazte eta arduratsua gara

Anesvadek lankidetzaren, epailetzaren, medikuntzaren, gizarte-berrikuntzaren eta kudeaketa publikoaren arloko profesional ospetsuz osatutako Patronatu bat du.

Horrela antolatzen gara

  • Koordinazioa

    “Ikusgarritasuna ematen dio gure fundazioari”

    Koordinaziotik lan egiten dugu "gure GGKE herritarrentzat irekita dagoen erakunde bat izateko, komunitate kalteberek osasunerako eskubidea gauzatzen dela ikus dezaten".

  • Itzuli

    Bernardo García Izquierdo

    Koordinatzaile Nagusia

    Bernardo García Izquierdo Anesvad Fundazioaren Koordinatzaile Nagusia da 2008ko urriaz geroztik. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea Deustuko Unibertsitatean (Bilbo), non 14 urtez lan egin zuen Nazioarteko Laguntza Humanitarioko Europako Masterreko irakasle, ikertzaile eta arduradun gisa. Ondoren kontsultore independente, gaitzaile eta ikertzaile gisa lan egin zuen garapenerako lankidetzari lotutako hainbat esparrutan. Aholku eman zien nazioarteko erakundeei, ikerketa-zentroei, GKEei eta fundazioei, eta United Nations System Staff College erakundeko prestatzaile-taldean lan egin zuen Gatazken Alerta Goiztiarreko eta Prebentzioko programarako, eta United Nations Development Group taldearekin lan egin zuen, herri bakoitzean Nazio Batuen Garapenerako Laguntza Esparrua definitzeko Nazio Batuen Programazio Bateratuko Prozesuei buruzko ekimenerako tailerretako laguntzaile profesional gisa. Euskaliteko ebaluatzailea da EFQM ereduaren araberako kudeaketaren kalitatean, Txileko Santiagoko Garapenerako Unibertsitateko diplomaduna da Coach Ontologiko gisa, eta hainbat argitalpen ditu lehendik aipatutako arloetan.

  • Proiektuak

    “Lagundu osasunerako eskubidearen sustapen eta babesean”

    Kualifikazio handia duten eta oso konprometituta dauden pertsonak dira. Osasuna pertsona guztientzako eskubidea izateko ahalegin handia egiten duen taldea.

  • Itzuli

    Sara Peña Astorquia

    Garapen-proiektuetako koordinatzailea

    Sara Peña Astorquia Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Business Law graduondoko ikasketak egin zituen Connecticut-Stamfordeko Unibertsitatean (AEB), eta Coach Diplomaduna da Escuela Internacional de Coaching Ontológico de Rafael Echevarría (Txile) izeneko erakundean. Ekonomia Ministerioarentzat hasi zen lanean Merkatu Analista gisa Espainiako Enbaxadako ekonomia- eta merkataritza-kontseilaritzan Brasilian. Ondoren, zortzi urte baino gehiago igaro zituen nekazaritzako elikaduraren sektoreko ingeniaritza-enpresa baten nazioarteko departamentuan, landa-garapeneko eta elikadura-segurtasuneko proiektuak eginez Iberoamerika, Asia eta Afrikako Finantzaketa Multilateraleko Erakunde eta Garapenerako Lankidetzako Agentzia nagusientzat. 2011ko azaroaz geroztik Anesvaden Garapenerako proiektuen Arloko koordinatzailea da, lankidetzako urte anitzeko estrategiaren zuzendari eta plan operatiboen kudeatzaile izanik 20 laguneko talde batekin.

  • Komunikazioa

    “Eskubideen istorioak komunikatzen ditu”

    Osasunerako eskubidea hedatzeko eta horri buruz sentsibilizatzeko lan eginez. Talde gazte eta dinamikoa, gure eguneroko lanari buruzko gauza asko kontatzeko dituena.

  • Itzuli

    Pilar Matías Gurrea

    Komunikazio-koordinatzailea

    Pilar Matías Gurrea Informazio eta Komunikazioko Zientzietako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) eta Suediako Karlstadeko Unibertsitatean. Garapenerako Lankidetzako eta Nazioarteko Laguntza Humanitarioko teknikari espezialista da Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibersitatean eta Louvain La Neuveko Unibertsitatean. Coach ontologiko gisa diplomaduna da Txileko Santiagoko Garapenerako Unibertsitatean. Euskaliteko kalitateko Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren araberako ebaluatzailea da. Kazetari gisa lan egin du hainbat komunikabidetan, eta prentsa-aholkularia izan da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean, baita sailaren sozietate publikoetan ere (Visesa, Orubide, Alokabide eta Bizigune) bi legegintzalditan. Lankidetzaren sektorean, kooperatzaile gisa lan egin zuen Kuban ANNG Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat Europako Komunitatearen Laguntza Humanitarioko Programan (ECHO) eta kontsultore gisa El Salvadorren, GKE berarentzat. 2009ko irailaz geroztik Anesvadeko Komunikazio Arloko koordinatzailea da, hamalau laguneko talde batekin sentsibilizazio, boluntariotza, jendearenganako arreta eta diru-erakarpenean jardunez Bilbon eta Madrilen.

  • Administrazioa eta kalitatea

    “Kudeaketa-irtenbideak bilatzen ditu, eta baliabideak gardentasunez eta eraginkortasunez administratzen ditu”

    Azpimarratzekoak dira euren erantzukizun-sena eta dohaintza-emaileekiko konpromisoa, gardentasuna eta gure eginkizunarekiko koherentzia azpimarratuz.

    Ezagutu Administrazio eta Kalitateko koordinatzailea

  • Itzuli

    Gorka Goikoetxea Rico

    Administrazio eta Kalitateko koordinatzailea

    Gorka Goikoetxea Komunikazio Zientzietan lizentziaduna da, Publizitate-espezialitatean, eta Marketineko Masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean, gaur egun Master horretan irakasle gisa jardunez. Bere karrera profesionala publizitatearen alorrean hasi zuen, Madrilen 7 urtez lan eginez nazioarteko bi enpresatan, nazio eta nazioarte mailako marken kontuak kudeatuz. Ondoren Euskal Herrira joan zen eta Bezeroarentzako Zerbitzuen zuzendari gisa eta Merkataritza eta Marketineko arduradun gisa lan egin zuen. 2010ean Anesvad Fundazioan sartu zen Marketineko arduradun gisa. 2013az geroztik Administrazio eta Kalitate arloko koordinatzailea da, 8 laguneko talde batekin batera finantzen, giza baliabideen, sistemen eta kalitatearen arloetaz arduratuz. Anesvaden EFQM autoebaluazio-taldean jardun du eta Euskaliteko ebaluatzailea da Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren araberako kalitatean.


Deskargatu (PDF - 66 Kb.)


Deskargatu (PDF - 989 Kb.)

AKREDITAZIOAK

  • Ongd
  • aecid
  • Diploma a la gestión avanzada
  • Ong acreditada