Ahaztutako gaixotasun tropikalak

Ahaztutako gaixotasun tropikalak

Argazkia: Ana Palacios

Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak (AGT) munduko herrialde pobreenetan MILA MILIOI laguni sufrimendua eta desgaitasun kronikoa eragiten dieten gaixotasun infekziosoen multzo bat dira

AGTek osasun-zerbitzuetarako, higiene egokirako eta edateko uretarako sarbiderik ez duten komunitateak hartzen dituzte eraginpean. Hau da, baldintza penagarritan bizi diren komunitateak. Gaixotasun tropikal horiek munduko arazo larrienetako bat dira, eta desitxuratzeak, desgaitasunak eta anputazioak eragiten dituzte eta familiak amaierarik ez duen pobrezia- eta gaixotasun-ziklo batean harrapatzen dituzte.

Gutxi gorabehera munduan 6 lagunetik 1ek AGT gisa katalogatutako 20 gaixotasunetako bat edo batzuk dituzte, eta gainerako Gizakien arretatik kanpo baldintza penagarritan bizi diren mila milioi lagunen bizitzan eragina dute.

Gure helburua da Buruli-ultzeraren, pianaren, legenarraren eta filariasis linfatikoaren aurka borrokatzea, gaixotasun horiek sufrimendu izugarri handia sortzen baitute eta ikusgaiak baitira; izan ere, hainbat lesioren bidez azaltzen dira. Hala ere, prebenitu egin daitezke eta garaiz hautemanez eta tratamendu egokiak eginez gero, osatu egin daitezke.

Gaur egun gure jarduna Gineako Golkoko lau herrialdetan, hau da, Boli Kostan, Ghanan, Beninen eta Togon garatzen dugu, duela hogei urte baino gehiago (1994an) kontinentean lanean hasi ginenetik. Herrialde horietan esperientzia, ezagutza, onespena eta, batez ere, historikoki Anesvaden ardatzetako bat izan den lortutako emaitzaren babesa dugu: Buruli ultzeraren aurkako borroka.

Proiektu integratuak

Medikuntzaren alorrean, borroka-estrategia desberdina izaten da lantzen den gaixotasunaren arabera. Gaixotasun batzuek tratamendu indibidualizatua behar dute, kasu bakoitzaren zirkunstantziak aztertu behar dira eta sendagaiak eman eta ebakuntzak egin behar dira eraginpeko pertsonaren larritasunaren arabera. Beste batzuek tratamendu mediko eraginkorra eta ezaguna dute, eta batez ere sendagaiekin sendatzen dira. Pian gaixotasuna bigarren talde horretan dago, eta eraginpeko pertsonei eta haiekin hurbileko kontaktua izan dutenei ematen zaien sendagai batekin senda daiteke. Bestalde, oinarri ditugun beste hiru gaixotasunak, legenarra, Buruli ultzera eta filariasis linfatikoa, lehenengo taldearen barruan daude eta paziente bakoitza, bere zirkunstantzia espezifikoak eta lesioaren maila aztertu behar dira, baita tratamendu indibidualizatua eman ere.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) apustua dugu oinarri, hau da, gaixotasun horien tratamendu bateratua egiten dugu, kostuaren analisian, efikazian eta inpaktuan oinarrituz. Komunitate batera bisita bat eginez lortzen dugu gaixotasun jakin bat eta haren antzeko ezaugarriak dituzten gaixotasunak detektatzea, adibidez hiru gaixotasun horien kasua, begi-bistan baitaude larruazalean jasaten direlako.

Horregatik, estrategia honek inpaktu handia duenez, hiru gaixotasun horietan oinarritzen gara, Osasunaren Mundu Erakundeak katalogatutako AGT larrienetakoak baitira, eta munduan babesik gabe dauden hainbeste milioi lagun eraginpean hartzen dituztenak..

  • 1.Buruli ultzera
    • Buruli ultzera gaixotasun kronikoa da, larruazala eta ehun bigunak ahultzen dituena, eta desitxuratze iraunkorrak eta desgaitasuna ekar ditzake.
    • Mycobacterium ulcerans izeneko bakterioak sortzen du.
    • Klima subtropikaleko 33 herrialdetan izan dira kasuak. Gehienak Afrikan daude.
    • Mycobacterium ulcerans bakterioa transmititzeko modu zehatza ez da ezagutzen oraindik, baina ur zikin eta estankatuei lotuta dagoela dirudi.
    • Morbilitatea murrizteko eta desgaitasun iraunkorrak saihesteko bitarteko bakarra diagnostikoa eta tratamendu goiztiarra dira.
    • Doako antibiotikoekin egiten zaio aurre 4 herrialdeetan.
Ahaztutako gaixotasun tropikalak

Argazkia: Ana Palacios

  • 2.Legenarra
    • Gaixotasun infekzioso eta kronikoa da. Gaixotasun transmitigarrien artean gutxien infektatzen duena da: katarro arrunta kutsakorragoa da!
    • (Mycobacterium leprae) bakterioak sortzen du
    • Urtero, batez beste, 200.000 kasu detektatzen dira
    • Airetik, sudurreko tantetatik edo ahotik transmititzen da
    • Inkubazioa oso geldoa da (5 urte arte). Sintomak agertzeko 20 urte igaro daitezke.
    • Larruazalean, nerbioetan, goiko arnasbideko mukosan eta begietan du eragina
    • Tratamendu antibiotiko eraginkorra eta doakoa 1995az geroztik
  • 3.Pián
    • Gaixotasun infekziosoa, frambuesía izenarekin ezaguna dena bere ultzeren itxurarengatik
    • Treponema paliidum pertenu bakterioak sortzen du
    • Erraz kutsatzen da, infektatuta dagoen pertsona batekin larruazala ukituz gero
    • 13 herrialde endemiko. 100.000 kasu urtero. 50 milioi lagunek behar dute tratamendua
    • 2012an, ISglobalen ikertzaile-talde batek nola senda daitekeen aurkitu zuen, azitromizina-pilula bat besterik ez da behar, herrialde garatuetan anginak sendatzeko hartzen duguna nahikoa da pertsona bat sendatzeko
    • Gizateriaren historian desagerrarazi daitekeen bigarren gaixotasuna da, baztangaren ondoren
  • 4.Filariasis Linfatikoa
    • Filariasis linfatikoa infekzio mingarri bat da, hipertrofia anormala sor dezake gorputzeko zenbait ataletan, eta behin betiko ezgaitasuna ere sor dezake, baita estigma soziala ere.
    • Gaixotasun hori filaria izeneko parasitoak moskitoen bidez transmitituz sortzen da.
    • Zizare horiek 6 eta 8 urte bitartean bizi daitezke eta bizi osoan milioika larba sortzen dituzte eta horiek odolean barrena dabiltza.
    • 52 herrialdeko 856 milioi pertsonek prebentziozko kimioterapia behar izaten dute infekzioaren hedapena geratzeko.
    • OMEk 2000. urtean Filariasis Linfatikoa Deusezteko Munduko Programa jarri zuen martxan, eta 2020. urtean deuseztea lortzea aurreikusten da.
    • Gaixoei sufrimendua arintzea eta ezgaitasun handiagoa saihestea dira helburu nagusiak.

Lagun iezaguzu hau saihesten...

  • 1.000 milioi lagun gaixorik munduan
  • Osasunaren Mundu Erakundearen helburuak 2020rako: Buruli ultzera kontrolatzea, legenarra eta filariasis linfatikoa ezabatzea, eta pian desagerraraztea

Hemen dagoeneko saihesten ari gara...

Buruli ultzera ahaztearen aurka borrokatzen dugu (BJ)

Buruli ultzera ahaztearen aurka borrokatzen dugu
Benin

Bideoa

AFRIKAKO LARRUAZALA

Zuk zer egin dezakezu

Ahaztutako gaixotasunen aurkako borrokan lagundu nahi diguzu?

Lagundu nahi dut

AKREDITAZIOAK

  • Ongd
  • aecid
  • Diploma a la gestión avanzada
  • Ong acreditada