Osasunerako eskubidea

  • Funtsezko Giza Eskubidea

    Anesvaden helburu nagusia osasuna sustatu eta babestea da, Funtsezko Giza Eskubidea den heinean.

  • Ezin besterenduzko Giza Eskubidea

    Osasuna ezin besterenduzko Giza Eskubidea da, eta horri laguntza eman behar diogu garapenean aurrerantz egiteko.

  • Osasunik eza

    Osasunik eza pobreziaren kausa eta ondorioa da.

Erabat ahaztutako pertsonen osasunerako eskubidearen alde lan egiten dugu

Argazkia: Ana Palacios

Planetako pertsona pobre eta ahaztuenen Osasunerako Eskubidearekin konprometituta dagoen erakundea gara. Gure esku-hartzea larruazalaren gaixotasunetan oinarritzen da, adibidez Buruli ultzera, pian edo legenarra. Osasunearen Mundu Erakundeak katalogatutako hamazazpi Ahaztutako Gaixotasun Tropikaletako hiru dira, munduan milioika lagunengan eragina dutenak. Pobreziaren zirkulua elikatzen duten eta bere kausa eta ondorio diren gaixotasunak dira, eta berdintasunik ezaren aurkako borroka ezinbestekotzat bihurtzen dute.

Prebenitu eta sendatu daitezkeen gaixotasunak dira, batez ere neska-mutilengan eragina dutenak. Ez badira garaiz tratatzen desitxuratzeak eta anputazioak ekar ditzakete, eta lesioak bizitza osorako bistan geratzen dira, estigma handia eraginez gaixotasun horiek dituztenen artean.

Ahaztutako Gaixotasu Tropikalen aurka borrokatzen dugu

Ahaztutako Gaixotasun Tropikalen

Argazkia: Ana Palacios

Anesvaden toki-erakundeekin eta gobernuekin lan egiten dugu gaixotasun horiei elkarrekin aurre egiteko. Giza eskubideetan oinarritutako ikuspegiarekin, katearen maila guztiak partaide eginez eragin handiagoa lortu nahi dugu estrategia integral batekin, eta hori egiteko, nahitaez, Osasunaren Lehen Mailako Arretaren Estrategia kontuan izan behar dugu komunitate osoaren osasun-maila hobetzeko. Horrela, baliabideen banaketa zuzen eta orekatuagoarekin konprometitzen gara, balibide sanitarioak eta baita beste baliabide sozioekonomiko batzuk ere, erabakigarriak baitira osasun ona izateko, adibidez hezkuntza, edateko ura, higienea, saneamendua eta elikadura. Gainera, gure proiektu guztietan zeharka inkorporatzen ditugu generoari, ezgaitasunei, kulturartekotasunari eta ingurumen-iraunkortasunari lotutako ikuspegiak, osasunerako eskubidearekin dituzten loturei arreta berezia eskainiz.

Argazkia: Ana Palacios

Ahaztutako Gaixotasun Tropikalen prebentzio-lan hori eta kontrola Estaldura Sanitario Unibertsalarekin dugun konpromisoaren zati integrala dira, hots, pertsona guztiek behar dituzten zerbitzu sanitarioak jasotzea, horiek ordaintzeko arazo finantzariorik izan gabe.

Milurteko garapen-helburuak, Anesvad eta Ahaztutako Gaixotasunak

Anesvaden Garapen Jasangarriko Helburuekin konprometituta gaude, aldaketa eragingo duten heinean. 3. helburuak pertsona guztien osasuna eta ongizatea bermatu nahi du, bizitzako etapa guztietan, eta ahaztutako gaixotasun tropikalak hartzen ditu barnean, horixe izanik Anesvaden jardunaren ardatz nagusia.

Argazkia: Ana Palacios

Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak Garapen Jasangarriko Helburuetan bilduta geratzea berri ona da, zalantzarik gabe, baita aurrerapauso bat ere, Milurteko Garapen Helburuek ez zituztelako barnean hartzen. Garapen Jasangarriko Helburuek ez dituzte kontuan hartzen hainbat gaixotasun, helburu sanitario zabala dute eta helburu gisa Estaldura Sanitario Unibertsala ezartzen dute, osasunerako irisgarritasunean desberdintasunik ezak gaindituz ikuspegi globalarekin, ez soilik herrialde gisa. Hala ere, herrialderik kaltetuenetan gaixotasun horien garapena geldiarazteko egin den lanak milaka lagunen osasuna hobetzea ekarri du. 2012an, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 800 milioi lagunek baino gehiagok osasunerako sarbidea izan zuten eta gutxienez ere 17 gaixotasun horietako batentzat tratamendu prebentiboa jaso zuten.

Osasunaren Mundu Erakundeak aurten argitaratutako Munduko Estatistika Sanitarioen txostenean argi geratzen da herrialde askotako politikak osasun-zerbitzuetan estaldura unibertsala lortzetik oso urrun daudela, estaldura horren indizea funtsezko 16 zerbitzutarako sarbidea neurtuz ezartzen delarik. Eskubide sozial eta akats horiek nabarmenagoak dira Afrikako hainbat eskualdetan, non arreta medikoa behar duten pertsona askok “gastu sanitario katastrofikoak” deitutakoak jasaten dituzten, hau da, familiaren ekonomiaren % 25 gainditzen duten zuzeneko kostu sanitarioak, pobrezia larriagoa eragiten dietenak.

2016ko Munduko Estatistika Sanitarioek azken urteko datuen ikuspegi orokorra eskaintzen dute Garapen Jasangarriko Helburuen osasunari lotutako xedeei dagokienez, eta zehazki, Ahaztutako Gaixotasun Tropikalei dagokienez, eta zifrek erantzunak eskatzen jarraitzen dute:

  • 1700 milioi lagunek ahaztutako gaixotasun tropikalen aurkako tratamendua behar dute 185 herrialdetan
  • 1800 milioi lagunek kutsatuta dagoen ura edaten dute eta 946 milioi lagunek aire zabalean sabelusten dute
  • 2,7 lagunek baino gehiagok tratamendua eta zaintzak behar dituzte hainbat gaxotasunetarako, adibidez Buruli ultzera edo legenarra

Ahaztutako gaixotasunetarako esku-hartzeek, Anesvadek Benin, Ghana edo Boli Kostan martxan jartzen dituenak bezalakoek, hainbat ekintza martxan jartzea eskatzen dute:

  • 1.

    Ura, higienea eta saneamendua

    Ura, higienea eta saneamendua, gutxieneko higiene-baldintzak ez dituzten eta pobrezia larriko egoerako testuingurutan bizi diren pertsona baztertuen eta pobreenengan eragina duten ahaztutako gaixotasunak prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko garaian funtsezkoak dira. Komunitate horietan ez dago ur edangarriko iturririk, ez dakite zer den kanila, ezta komuna zer den ere. Gainera, ur-iturriak eta komunak ipintzen ditugunean hezkuntzari arreta berezia eskaintzen diogu, higieneari lotutako jardunbide egokiak irakatsi behar dizkiegu, eta ur garbia eta komunak erabiliz beren osasuna hobetzen dela erakutsi behar diegu.

  • 2.

    Prestakuntza

    Lantzen ditugun gaixotasunak oso kalteberak eta pobreak diren testuingurutan daude, eta leku horietan osasun-langile gutxi daude. Horregatik, funtsezkoa da haien motibazioa eta jakintzen zabalkuntza lantzea, gaixorik daudenen arretarik onena bermatzeko. Gure proiektu guztietan osasun-langileen prestakuntzaz gain, kate sanitarioaren lehen mailaren prestakuntza ere gaineratzen dugu, hau da, osasun-sustatzaileen prestakuntza. Komunitateetan bizi diren eta bertako biztanleei laguntzeko gutxieneko jakintza batzuk eskuratzen dituzten pertsonak dira. Gainera, komunitateetan sentsibilizazio- eta informazio-jardueren bitartez gaixotasunen detekzio goiztiarrean ere lan egiten dugu, eta horrela gaixotasunen eragina murrizten dugu lehenago tratatzen direlako. Jarduera horiek guztiek osasun-sistemak sendotu egiten dituzte. Horrela bakarrik bermatzen dugu esku-hartzeen jasangarritasuna eta gure helburu nagusia bete ahal izatea: benetako aldaketak egitea eta iraunkorrak izatea, lan egiten dugun eskualdeetan bizi-baldintzak hobetzeko.

  • 3.

    Tratamendua, zaintzak eta errehabilitazioa

    Behin gaixotasuna detektatu ondoren, saiatzen gara pertsona guztiek tratamendu berdina jaso dezaten, non dauden kontuan izan gabe eta gaixotasunaren maila edozein izanik ere, pertsona guztiek eskubide berdinak dituztelako. Horregatik, tratamendu osoa bermatzen dugu, hau da, ospitaleratzea behar izanez gero, sendagaiak ematea, elikadura eta baita eskola-laguntza ere haurren kasuan, horiek baitira bereziki gaixotasun horien eragina jasaten dutenak. Kasurik larrienen kudeaketa ere gure gain hartzen dugu, ebakuntza kirurgikoa eta ondoren errehabilitazioa behar dutenak eraginpeko gorputz-adarren mugikortasuna berreskuratzeko eta gaixotasun horiek uzten duten estigma eta gaixotasun fisiko eta mentalen eragina murrizteko.

  • 4.

    Sendagaien eta ekipamenduen hornidura

    Anesvaden osasun-zentroei sendagaiak hornitzea bultzatzen dugu, gaixorik dauden pertsona guztiek tratamendua jasoko dutela bermatzeko. Buruli ultzera nola transmititzen den oraindik ez dakigun arren, badago konbinazio antibiotiko bat gaixotasuna hartu berri duten pertsonak sendatzeko. Legenarraren aurka borrokatzeko ere badago doako tratamendua 1995az geroztik, eta pian gaixotasunaren kasuan, duela gutxi egindako aurkikuntzen ondorioz gaixorik dauden pertsonak sendatu daitezke azitromizina-dosi bakar batekin, hau da, faringitisa eta bestelako gaixotasun batzuk sendatzeko erabili ohi den antibiotiko batekin.

  • 5.

    Ekintzailetza eta Gizarteratzea

    Gaixotasun horiek eraginpean hartutako komunitate eta eskualde askorentzat gaixotasunen sorburua mistikoa da eta madarikazioekin du zerikusia. Horren ondorioz, gaixorik daudenek askotan ezkutatu egiten dute edota auzotarrek gaitzetsi egiten dituzte, eta senitartekoengan ere eragina du. Horregatik, funtsezkoa da informazioa eta sentsibilizazioa, leku horietara beharrezkoa den informazioa helarazteko eta tratamendua behar duten osasun-arazoak direla ulerrarazteko. Ez bada hori egiten ondorioak oso txarrak dira: pobrezia iraunkortu egiten da, eta estigma eta gaitzespena ezin dira saihestu. Gaixorik dauden pertsonek beren bizitzak berreskura ditzaten eta lan egiteko eta diru-sarrerak lortzeko aukera izan dezaten, ekintzailetza- eta gizarteratze-jarduerak garatzen ditugu zentroetan bertan eta gaixorik egon diren pertsonen elkarteekin.

Bideoa

Buruli ultzeraren aurka borrokatzen dugu

Zuk zer egin dezakezu

Ahaztutako gaixotasunen aurkako borrokan lagundu nahi diguzu?

Lagundu nahi dut