Patronatua

Gure Patronatua lankidetza, epailetza, medikuntza, gizarte-berrikuntza eta kudeaketa pulikoaren alorreko pertsona ospetsuez osatua dago. Pertsona horiek Anesvaden eginkizuna eta ikuspegia eguneroko lanean eta esku-hartzeetan indartzeko dedikazioa eta ahalegina eskaintzen dute.

Aditu-talde hau konprometituta dago ikusezina ikusgarri bihurtzeko, axola ez duten kausei garrantzia emateko, Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak dituzten edo izateko arriskua duten pertsonen Osasunerako Eskubidea hobetzeko.

  • Garbiñe Biurrun. Presidentea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua eta auzitegi horretako lan-arloko salako presidentea da. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) lan eta gizarte-segurantzako zuzenbideko irakaslea da, eta hainbat gai juridikori buruzko artikuluen egilea. Era berean, Foro Aranzadi Social izeneko Foroko irakaslea da Bilbon eta Donostian, eta Euskararen Aholku Kontseiluko kidea da.

  • Antonio González. Presidenteorde

    Psikologian lizentziatua, bederatzi urtez Medicus Mundiren koordinatzaile nagusia izan da Espainian. Gaur egun, App-en eta m-Healthen bitartez osasunaren sektoreko osasun eta berrikuntzako App-ak argitaratzen dituen Wake-APP Health argitaletxeko zuzendaria da. AIPC-Pandora erakundearen zuzendaritza-batzordeko kidea izan da; irabazi-asmorik gabeko erakundea da, nazioarteko boluntariotza eta elkartasuneko eta elkarrekiko errespetuko balioetan oinarritzen diren herritar aktibo eta konprometituen garapena bultzatzen duena.

  • Alfonso Davalillo. Idazkari

    Industria Ingeniaritzan Doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Erakunde Kalitate eta Ebaluazio Zerbitzuko egungo zuzendaria. 2007tik 2009ra bitartean, gainera, EHUko Kalitate Katedrako koordinatzailea izan zen. Kudeaketako Bikaintasunaren Klubeko Unibertsitate Foroaren koordinatzailea eta Euskalit Kalitatearen Euskal Fundazioaren Ebaluatzaile Seniorra izan da. Unibertsitatean zerbitzu-kudeaketari eta prozesuen araberako kudeaketari lotutako hainbat argitalpenen egilea da.

  • Iñigo Lamarca Iturbe. Idazkariorde

    Gaur egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako letradua da, Konstituzio Zuzenbideko irakaslea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Euskal Herriko Ararteko izendatu zuten 2004ko ekainean. 2009an berriro izendatu zuten, gehiengo zabalarekin gainera, bigarren agintealdi baterako, 2015era arte. Ararteko gisa erakundearen modernizazioa eta gizarte-erakundeekiko harremanak bultzatu zituen, batez ere gizarte-eskubideen alorrean administrazio publikoen politikak hobetzeko. Giza eskubideekin orokorrean eta gizarte-eskubideekin bereziki lotutako artikulu ugari argitaratu ditu.

  • Berta Mendiguren. Batzordekide

    IOsasunaren antropologian aditua eta ikertzailea da, eta Afrika Erdiko Errepublikan bizi da. Euskal Herriko Unibertsitateko honako master hau du: Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren esparruan. “Saharaz hegoaldeko populazioaren osasuna eta gizarte- eta osasun-zerbitzuetarako sarbidea Katalunian” txostenaren egileetako bat da. "I Diplomado en Desarrollo Humano y VIH y SIDA” diplomaturaren diseinatzaile, koordinatzaile eta irakaslea da, PNUD-CORRESIDA, Santo Domingoko Unibertsitate Katolikoa (Errepublika Dominikarra). Gaur egun farmazia sozial bat kudeatzen du Afrika Erdiko Errepublikan. Espainiako Ohorezko Kontsula Afrika Erdiko Errepublikan.

  • Fanny Minime-Lingoupou. Batzordekide

    Mikrobiologian Doktore da Parisko Unibertsitatean, eta Buruli ultzeran espezialista. Tuberkulosia eta Buruli ultzerari buruzko artikulu ugari argitaratu ditu. Afrika Erdiko Errepublikakoa da, eta 2006tik 2013ra bitartean Afrika Erdiko Errepublikan Banguiko Pasteur Institutuko mikrobakterioen laborategiko arduraduna izan zen. Gaur egun Proiektu Burua da Angerseko Unibertsitate Ospitalean.