Zer egiten dugu

Ahaztuta ditugun pertsonen

osasuna sustatzen dugu

Gure berrogeita hamar urteko historian, hiru kontinente pobreenetako hemezortzi herrialdetan lan egin dugu. Betiere osasunerako eskubideari lotutako kausetan lan eginez, hala nola Ama-haurren Osasuna, Gizakien Salerosketa, eta Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak, adibidez legenarra edo Buruli ultzera.

Gaixotasun horien aurkako borrokari ekin diogu, gure eginkizunari jarraikiz, premiarik handiena duen kontinentean, hau da, Afrikan. Bertan daude gaixotasunik ahaztuenak, horietako asko prebenitu edo sendatu daitezkeela kontuan izanik. Baino ez zaizkio inori axola. Gu ere inor horietakoak al gara?... Ez dugu uste. Horregatik ozen diogu borroka egingo dugula inork entzuten ez dituen pertsonen eskubideen alde, munduak ahaztuta dituen gaixotasunak desagerrarazteko.