Osasuna sustatzeko proiektu solidarioak

Boli Kostan bizitza berreraikiz

Zona:
Boli Kosta

Iraupena:
12 hilabete

Kostua:
291.857,62 € Euros

  • 0,4ko
    giza garapenaren indizea (GGI)
  • 83
    da haurren heriotza-tasa
  • % 62ko
    pobrezia landa-eremuetan
Egoera

Béoumiko Departamentua matxinoek okupatu zuten Boli Kostako gatazkak iraun zuen hamar urteetan (2002-2011). Inguru hartako osasun-egiturak deseginda daude hainbeste denboraz abandonatuta egon direlako, eta ekipamendu asko lapurtu edo suntsitu egin dituzte. Gainera, ez daude osasun-langile nahikoak eta ama-haurren osasuna babesteko zerbitzu bakarra dago osasun-barruti osoan. Emakunmeak eta haurrak dira egoera hori gehien sufritzen dutenak. Pertsona pobreengan eraginik handiena duten gaixotasunei, adibidez Buruli ultzerari edo legenarrari, ezin zaie aurre egin.

Gure helburua

Departamentuko 40 komunitatetan amen eta bost urtetik beherako seme-alaben osasuna hobetzea. 2007. urtean bi emakume hiltzen ziren 3 orduro erditzeari lotutako arrazoiengatik, eta amen heriotza-tasa azken urteetan handitu egin da, 2012. urtean bizirik jaiotako 100.000 haur bakoitzeko 614ra iritsiz. Gaur egun oraindik ere akastunak diren osasun-azpiegiturak hobetzea, eta osasun-langileen prestakuntza eta gaikuntzan ahalegin handiagoa egitea. Horrez gain, Buruli ultzeraren eta legenarraren detekzio goiztiarra hobetzeko lan egitea. Populazio kalteberenak bi gaixotasun horiei buruz duen jakintzan eta sentsibilizazioan aurrerapausoak ematea.

Zer egiten dugun hemen

Proiektua bideratuta dagoen pertsonen, hau da, identifikatutako komunitateetako amen eta pertsonen gaitasunak hobetzen eta sendotzen saiatuko gara; horrez gain, osasun-zerbitzuen kudeaketan erantzukizuna duten pertsonekin buru-belarri lan egingo dugu.

Ama-haurren Osasuna modu integralean landu ahal izateko, Haurtzaroko Gaixotasun Nagusien Arreta Integratua deitutako estrategia garatuko da:

 

- Béoumiko Barrutiko 8 osasun-zentroren azpiegiturak eta ekipamendua hobetzea.

- Osasun-langileen gaitasunak hobetzea prestakuntzen, sentsibilizazio-ekintzen, eta osasunerako kudeaketa-batzordeen sorkuntzaren bitartez.

- Osasun-arloko familia- eta komunitate-praktikak sustatzea prestakuntzen, focus group taldeen eta sentsibilizazio ekintzen bitartez.

 

Nori laguntzen diogun

Emakumeak eta haurrak dira egoera horren biktima nagusiak. Proiektu honekin, batez ere haurrak izateko adina duten emakumeekin eta bost urtetik beherako haurrekin egingo dugu lan osasun-barrutian hautatu ditugun bost osasun-zentroen eragin-eremuetan.

Horrez gain, barrutiko osasun-langileak eta osasuna kudeatzeko batzordeak hartuko ditugu barnean.

Emaitzak

Azpiegiturak birgaitzea lortu dugu, barrutiko osasun-zentroetan kalitatezko osasun-arreta bermatzeko. Azpiegitura birgaitu horiekin, zentroetara bertaratzeko tasa % 31tik % 41,16ra igo da. Emakumeen ia % 94 jaiotza-aurreko kontsulta guztietara bertaratu dira, haurdunaldien kontrolean orain arte lortu ez zen aurrerapen handia lortuz.

Bestalde, proposatutako prestakuntza eta sentsibilizazioa hobetu dira, eta kudeaketa-komiteek proiektuarekin duten konpromisoa erabatekoa da.

Eguzkiñe Muñoz (Afrikako proiektuen arloa)

“Herrialdean sakontzen duzunean gutxi batzuen aberastasunaren eta gehiengoaren pobreziaren arteko kontraste handia ikus dezakezu”

Zuk zer egin dezakezu

Ahaztutako gaixotasunen aurkako borrokan lagundu nahi diguzu?

Lagundu nahi dut

AKREDITAZIOAK

  • Ongd
  • aecid
  • Diploma a la gestión avanzada
  • Ong acreditada