Osasuna sustatzeko proiektu solidarioak

Ahaztutako gaixotasun tropikalak

Aukera gehiago Ghanan

Zona:
Ghana

Iraupena:
12 hilabete

Kostua:
277.595,12 Euros

  • Buruli ultzera
    endemikoa da barrutian 90eko hamarkadaz geroztik
  • 30 komunitatek
    jasoko dute arreta proiektuan
  • Biztanleen % 70
    landan bizi dira eta ez dute osasun-zentroetara joateko aukerarik
Egoera

Upper Denkyra East (UDE) barrutian, Ghanan, duela urte batzuk Buruli ultzera gaixotasun endemiko deklaratu zuten. Biztanle gehienak urrun dauden landa-komunitatetan bizi dira, eta bertara iristeko asfaltatu gabeko errepideetan barrena joan behar da, eurite-garaian bertara iristea ezinezkoa izanik. Baldintza horietan oso zaila da bertan bizi direnak osasun-zentroetara heltzea, eta gainera zentro gutxi daude eta ekipamendu eskasa dute. Inguru horretan meatze ugari daude eta ura kutsatuta dago, baina populazio kalteberenek ur hori erabiltzen dute. Horrek gaixotasun asko sortzen ditu, adibidez beherakoa eta larruazaleko gaixotasunak, eta ezinezkoa da inguru horretako populazioa osasun-baldintza onetan bizitzea.

Gure helburua

Proiektuak kalitatezko osasun-zerbitzuetarako sarbidea eta edateko uraren eskuragarritasuna hobetu nahi ditu Buruli ultzera eta arretarik jasotzen ez duten gaxotasun tropikalak dituzten emakume, haur eta pertsonentzat, Upper Denkyira East barrutiko 30 komunitatetan.

Zer egiten dugun hemen

- Komunitateko osasun-sustatzaileek gaitasun gehiago izan ditzaten nahi dugu.

- Haurdunei, 5 urtetik beherako haurrei eta Buruli ultzera, Pian eta legenarra duten pertsonei kalitatezko osasun-zerbitzuetarako sarbidea bermatzeko lan egingo dugu.

- Barrutiko osasun-langileak trebatuko ditugu.

Nori laguntzen diogun

 

  • Haurdunak: 1381
  • Aitak: 1.381
  • 5 urtetik beherako haurrak: 5.519
  • Buruli ultzera zuten pazienteak: 39
  • Buruli ultzeraren eta arretarik jasotzen ez duten gaixotasun tropikalen gaixo potentzialak: 223
  • Guztira 10.000 lagun inguru izan dira proiektuarekin zuzenean arreta jaso dutenak.

 

Emaitzak

Anesvadek Upper Denkyira East barrutiko Osasun Direktorioarekin lanean dihardu duela hainbat urtez geroztik. Lankidetza 2005ean hasi zen, Buruli ultzera zuten pertsonen detekzio goiztiarrari eta arreta integralari buruzko proiektu batekin, eta hori baliagarria izan zen komunitateetako osasun-sustatzaileek eta osasun-langileek gaixotasunak hobeto ezagutzeko, eta horrekin aurrerapauso handia eman zen detekzio goiztiarrean eta gaixoen arreta hobean. Gainera, osasun-zentro bat sortu zen 40 oherekin eta Buruli ultzera zuten pertsonak tratatzeko ebakuntza-gela espezifiko batekin.

Kwabena Sarpong (UDE Osasun Barrutiko zuzendaria)

“Funtsezkoa da gure lanari eustea barrutian osasunerako sarbide hobea bermatzeko”

Zuk zer egin dezakezu

Ahaztutako gaixotasunen aurkako borrokan lagundu nahi diguzu?

Lagundu nahi dut