Osasuna sustatzeko proiektu solidarioak

Ahaztutako gaixotasun tropikalak

Ahaztuen dauden pertsonen osasuna hobetzen dugu

Zona:
Togo

Iraupena:
12 hilabete

Kostua:
127.250,12 Euros

  • Buruli ultzerak eragindako
    15 herrixka
  • Hurbil dauden
    osasun-zerbitzurik gabe
  • 34 osasun-agente
    prestatuko ditugu proiektuan
Egoera

Togo Afrika Mendebaldeko herrialde txiki bat da. Herrialdean 2010az gerotik ari gara proiektuak garatzen, batez ere Buruli ultzeraren aurkako borrokan baina era berean emakume haurdunek erditu aurretik, erditzerakoan eta ondoren jasotzen duten arreta sanitarioa hobetzeko ahaleginean. Bi eremu horietan esku hartuz komunitate horietan osasunaren kalitatea hobetzea lortu dugu.

Proiektu honekin, beste urrats bat egiteaz gain, larruazaleko gaixotasunei, batez ere Buruli ultzerari, legenarrari eta pianari lotutako morbilitatea murriztu nahi dugu herrialde horretan azpiegitura sanitarioetarako ia sarbiderik ez duten 15 herrixkatan.

 

Gure helburua

Herrialde honetan Buruli ultzeraren aurkako borrokan 2010az geroztik metatu dugun esperientziarekin, ikusi dugu gaixotasunaren eragina txikia dela egia den arren oro har ultzerak edota larruazalaren beste patologia batzuk jasaten dituzten pertsonek osasun-zerbitzuak eskuratzeko arazo handia dagoela. Horrexegatik proiektu honekin beste urrats bat egiten dugu, beste gaixotasun mota batzuetara hedatuz.

Zer egiten dugun hemen

• Herrixketan bizi diren pertsonen ezagutzak indartzea gaixotasunaren detekzio goiztiarra hobetzeko eta gaixorik dauden pertsonen arreta sanitarioa hobetu ahal izateko.

• Inguru hartako osasun-langileek gaixotasun horien zeinu ziklikoak ezagutzeko dituzten gaitasunak hobetzea.

• Gaixotasun horiek eraginpean hartutako pazienteen detekzio goiztiarra eta mediku-arreta hobetzea, esku hartzen duten agente guztien koordinazioari esker.

 

Nori laguntzen diogun

- Lan egiten dugun 15 herrixketan bizi diren neska-mutilei.

- Gaixotasunak eragindako pertsonei (50 kasu inguru urtero).

- Zauriak eta traumatismoak dituzten pertsonei (24.048 izan ziren 2014an 3 prefekturetan).

- Larruazaleko beste gaixotasun batzuk zituzten pertsonei (5.061).

- Adinekoei.

- Gazteei.

 

Emaitzak

Aurreko proiektuetako esperientziarekin ikusi dugu gai horiekiko hurbilketa komunitateen bitartez egin behar dela beti. Herrixka horietan egiten diren sentsibilizazio- eta informazio-saioak dira tresnarik onena jendearengana iristeko eta gaixotasuna zer den uler dezaten.

()

“”

Zuk zer egin dezakezu

Ahaztutako gaixotasunen aurkako borrokan lagundu nahi diguzu?

Lagundu nahi dut

AKREDITAZIOAK

  • Ongd
  • aecid
  • Diploma a la gestión avanzada
  • Ong acreditada