Osasuna sustatzeko proiektu solidarioak

Ahaztutako gaixotasun tropikalak

Buruli ultzera ahaztearen aurka borrokatzen dugu

  • Buruli ultzera ahaztearen aurka borrokatzen dugu (BJ)

Zona:
Benin

Iraupena:
11 hilabete

Kostua:
293.671,48 Euros

  • Detekzio goiztiarra
    garaiz jarduteko eta ondorioak saihesteko
  • Buruli ultzera
    arretarik jasotzen ez duen gaixotasuna
  • Neska-mutilak
    hartzen ditu eraginpean bereziki
Egoera

Benin Afrika mendebaldeko herri pobreenetako bat da. Buruli ultzera larruazaleko gaixotasun bat da, batez ere haurrak eraginpean hartzen dituena, eta detekzio goiztiar onarekin senda daiteke. Anesvadek 2002. urteaz geroztik lanean dihardu zabaldu ez dadin kontrolatzeko eta gaixorik daudenentzat bizi-kalitate hobea lortzeko.

Gure helburua

Gune kalteberenetan Buruli ultzeraren detekzio goiztiarra hobetzea, eta kalitatezko osasun-arreta ziurtatzea gaixotasuna duten pertsonentzat.

Zer egiten dugun hemen

Buruli ultzera duten pertsonen detekzio goiztiarra eta osasun-zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko lanean dihardugu.

Nori laguntzen diogun

Buruli ultzera duten gaixoei eta euren senitartekoei, eta sentsibilizazio-saioetara bertaratzen diren neska-mutilei. Gaixotasunaren aurka borrokatzen beren denbora eta lana eskaintzen duten osasun-sistemako langileei ere laguntzen diegu, euren gaitasunak hobetuz.

Emaitzak

Herriko sistema publikoak gaixotasun hori du bere lehentasunen artean. Kalkulatzen da urtero Buruli ultzerako 1.000 kasu inguru diagnostikatzen direla, eta gaixotasunaren egoerari egokitutako tratamendu estandarizatua jasotzen dute.

Kehossa Appollinaire (Sustatzaile komunitarioa)

“Buruli ultzeraren ondorioak detekzio goiztiar on batekin prebenitu daitezke, eta sendatu egin daiteke”

Zuk zer egin dezakezu

Ahaztutako gaixotasunen aurkako borrokan lagundu nahi diguzu?

Lagundu nahi dut

AKREDITAZIOAK

  • Ongd
  • aecid
  • Diploma a la gestión avanzada
  • Ong acreditada