Osasuna sustatzeko proiektu solidarioak

Jaiotza seguruak Ghanan

  • Jaiotza seguruak Ghanan (GH)

Zona:
Ghana

Iraupena:
24 hilabete

Kostua:
348.817 euros Euros

  • 100 emagin tradizional
    baino gehiago ari gara trebatzen
  • 18.000 persona
    dira hainbat komunitatetan laguntza jasotzen dutenak
  • 6.000 emakume
    eta gazte dira aldi ugalkorrean arreta jasotzen dutenak
Egoera

Akatsiko barrutia Ghanako hego-ekialdean dago. Zaila da bertara iristea, osasun-instalazio eskasak ditu, eta mediku-erizain bat 70.000 biztanleko da proportzioa.

Gure helburua

Amak eta jaioberriak haurdunaldiari edo erditzeari lotutako arrazoiengatik hiltzea saihestu nahi dugu. Heriotza horiek iparraldean erraz prebenitu eta kasu askotan saihestu daitezke, baina Ghanan, adibidez, askotan ezinezkoa da heriotza horiek saihestea. Horrez gain, amak trebatzen ditugu seme-alaben elikadura hobetzeko, eta lehen mailako osasun-instalazioak egokitzen ditugu arreta behar bezalakoa izan dadin.

Zer egiten dugun hemen

Akatsin egiten dugun lana kalteberenak diren komunitateekin zuzeneko harremana izanez garatzen da. Emagin tradizionalek zeregin erabakigarria dute erditzeetan. Emakume gehienak euren txabolatan erditzen dira, urik eta argirik gabe, jakintza mediko nahikoak ez dituzten pertsona horien laguntzaz. Horregatik, 100 emagin baino gehiago ari gara trebatzen, oinarrizko jakintzak hobe ditzaten eta larrialdi-kasuetan arreta nola eman behar den jakin dezaten. Horrez gain, amak trebatzen ditugu jaioberriei elikagai-barietate zabalagoa emateko eta bost urtetik beherako haurrengan ohikoenak diren gaixotasunen prebentziorako. Azkenik, emakumeak ahalduntzen saiatzen gara amen kluben eta auzo-batzordeen bitartez.

Nori laguntzen diogun

Akatsiko 1.000 haurdun inguruk emagin tradizionalen eta komunitateko osasun-zerbitzuen arreta hobea jaso dute. Sentsibilizazioarekin eta prestakuntzarekin dena hobetu egin da. Jaioberri gutxiago hiltzen dira eta amek arreta hobea jasotzen dute. Gainera, 30 komunitateak kontzientziatuago daude erditu aurretik, erditzerakoan eta ondoren arreta ona jasotzearen garrantziari buruz.

Emakumeek hainbat taldetan hartu dute parte, eta bertan askatasunez hitz egin ahal izan dute euren kezkei buruz, eta emagin tradizionalei ematen zaien autoritatea indartu da.

Gainera osasun-agintariek inplikazio handiagoa izan dute prestakuntzan eta sentsibilizazioan.

Emaitzak

Haurdunei emandako zerbitzuak hobetu dira, eta haurdunek osasun-zerbitzuei dagokienez duten konfiantza handitu da. Lehen mesfidatiagoak ziren, baina orain osasun-langileengana jotzen dute, eta euren premiekin bat datorren tratamendua eskaintzen diete.

Komunitateak kontzienteagoak dira erditzerakoan arreta txar batek izan ditzakeen ondorio larriei dagokienez.

Olivia Atsiade (Emagin tradizionala)

“Pozten nauena neska-mutilak pozik daudela jakitea da”

Zuk zer egin dezakezu

Ahaztutako gaixotasunen aurkako borrokan lagundu nahi diguzu?

Lagundu nahi dut