Argazkia: Ana Palacios
Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak (AGT) munduko herrialde pobreenetan MILA MILIOI laguni sufrimendua eta desgaitasun kronikoa eragiten dieten gaixotasun infekziosoen multzo bat dira
AGTek osasun-zerbitzuetarako, higiene egokirako eta edateko uretarako sarbiderik ez duten komunitateak hartzen dituzte eraginpean. Hau da, baldintza penagarritan bizi diren komunitateak. Gaixotasun tropikal horiek munduko arazo larrienetako bat dira, eta desitxuratzeak, desgaitasunak eta anputazioak eragiten dituzte eta familiak amaierarik ez duen pobrezia- eta gaixotasun-ziklo batean harrapatzen dituzte.
Gutxi gorabehera munduan 6 lagunetik 1ek AGT gisa katalogatutako 20 gaixotasunetako bat edo batzuk dituzte, eta gainerako Gizakien arretatik kanpo baldintza penagarritan bizi diren mila milioi lagunen bizitzan eragina dute.
Gure helburua da Buruli-ultzeraren, pianaren, legenarraren eta filariasis linfatikoaren aurka borrokatzea, gaixotasun horiek sufrimendu izugarri handia sortzen baitute eta ikusgaiak baitira; izan ere, hainbat lesioren bidez azaltzen dira. Hala ere, prebenitu egin daitezke eta garaiz hautemanez eta tratamendu egokiak eginez gero, osatu egin daitezke.
Gaur egun gure jarduna Gineako Golkoko lau herrialdetan, hau da, Boli Kostan, Ghanan, Beninen eta Togon garatzen dugu, duela hogei urte baino gehiago (1994an) kontinentean lanean hasi ginenetik. Herrialde horietan esperientzia, ezagutza, onespena eta, batez ere, historikoki Anesvaden ardatzetako bat izan den lortutako emaitzaren babesa dugu: Buruli ultzeraren aurkako borroka.
Medikuntzaren alorrean, borroka-estrategia desberdina izaten da lantzen den gaixotasunaren arabera. Gaixotasun batzuek tratamendu indibidualizatua behar dute, kasu bakoitzaren zirkunstantziak aztertu behar dira eta sendagaiak eman eta ebakuntzak egin behar dira eraginpeko pertsonaren larritasunaren arabera. Beste batzuek tratamendu mediko eraginkorra eta ezaguna dute, eta batez ere sendagaiekin sendatzen dira. Pian gaixotasuna bigarren talde horretan dago, eta eraginpeko pertsonei eta haiekin hurbileko kontaktua izan dutenei ematen zaien sendagai batekin senda daiteke. Bestalde, oinarri ditugun beste hiru gaixotasunak, legenarra, Buruli ultzera eta filariasis linfatikoa, lehenengo taldearen barruan daude eta paziente bakoitza, bere zirkunstantzia espezifikoak eta lesioaren maila aztertu behar dira, baita tratamendu indibidualizatua eman ere.
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) apustua dugu oinarri, hau da, gaixotasun horien tratamendu bateratua egiten dugu, kostuaren analisian, efikazian eta inpaktuan oinarrituz. Komunitate batera bisita bat eginez lortzen dugu gaixotasun jakin bat eta haren antzeko ezaugarriak dituzten gaixotasunak detektatzea, adibidez hiru gaixotasun horien kasua, begi-bistan baitaude larruazalean jasaten direlako.
Horregatik, estrategia honek inpaktu handia duenez, hiru gaixotasun horietan oinarritzen gara, Osasunaren Mundu Erakundeak katalogatutako AGT larrienetakoak baitira, eta munduan babesik gabe dauden hainbeste milioi lagun eraginpean hartzen dituztenak..
Argazkia: Ana Palacios