Patronatua

Gure Patronatua lankidetza, epailetza, medikuntza, gizarte-berrikuntza eta kudeaketa pulikoaren alorreko pertsona ospetsuez osatua dago. Pertsona horiek Anesvaden eginkizuna eta ikuspegia eguneroko lanean eta esku-hartzeetan indartzeko dedikazioa eta ahalegina eskaintzen dute.

Aditu-talde hau konprometituta dago ikusezina ikusgarri bihurtzeko, axola ez duten kausei garrantzia emateko, Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak dituzten edo izateko arriskua duten pertsonen Osasunerako Eskubidea hobetzeko.

  • Garbiñe Biurrun. Presidentea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua eta auzitegi horretako lan-arloko salako presidentea da. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) lan eta gizarte-segurantzako zuzenbideko irakaslea da, eta hainbat gai juridikori buruzko artikuluen egilea. Era berean, Foro Aranzadi Social izeneko Foroko irakaslea da Bilbon eta Donostian, eta Euskararen Aholku Kontseiluko kidea da.

  • Antonio González. Presidenteorde

    Psikologian lizentziaduna da, esperientzia zabala du berrikuntzara, aldaketara eta inpaktura bideratutako proiektuetan, eta eraldaketa-prozesuak kudeatu ditu zenbait enpresa-sektoretan eta irabazi-asmorik gabeko jardueraren esparruan. Munduko Medikuak (Espainia) elkarteko koordinatzaile nagusia izan da 9 urtez. Gaur egun Impact Hub Madrid sareko CEOa, AIPC-Pandora elkarteko presidentea eta UNEDeko Gizarte Psikologiako saileko irakasle-laguntzailea da.

  • Alfonso Davalillo. Idazkari

    Industria Ingeniaritzan Doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Erakunde Kalitate eta Ebaluazio Zerbitzuko egungo zuzendaria. 2007tik 2009ra bitartean, gainera, EHUko Kalitate Katedrako koordinatzailea izan zen. Kudeaketako Bikaintasunaren Klubeko Unibertsitate Foroaren koordinatzailea eta Euskalit Kalitatearen Euskal Fundazioaren Ebaluatzaile Seniorra izan da. Unibertsitatean zerbitzu-kudeaketari eta prozesuen araberako kudeaketari lotutako hainbat argitalpenen egilea da.

  • Iñigo Lamarca Iturbe. Idazkariorde

    Gaur egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako letradua da, Konstituzio Zuzenbideko irakaslea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Euskal Herriko Ararteko izendatu zuten 2004ko ekainean. 2009an berriro izendatu zuten, gehiengo zabalarekin gainera, bigarren agintealdi baterako, 2015era arte. Ararteko gisa erakundearen modernizazioa eta gizarte-erakundeekiko harremanak bultzatu zituen, batez ere gizarte-eskubideen alorrean administrazio publikoen politikak hobetzeko. Giza eskubideekin orokorrean eta gizarte-eskubideekin bereziki lotutako artikulu ugari argitaratu ditu.

  • Berta Mendiguren. Batzordekide

    IOsasunaren antropologian aditua eta ikertzailea da, eta Afrika Erdiko Errepublikan bizi da. Euskal Herriko Unibertsitateko honako master hau du: Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren esparruan. “Saharaz hegoaldeko populazioaren osasuna eta gizarte- eta osasun-zerbitzuetarako sarbidea Katalunian” txostenaren egileetako bat da. "I Diplomado en Desarrollo Humano y VIH y SIDA” diplomaturaren diseinatzaile, koordinatzaile eta irakaslea da, PNUD-CORRESIDA, Santo Domingoko Unibertsitate Katolikoa (Errepublika Dominikarra). Gaur egun farmazia sozial bat kudeatzen du Afrika Erdiko Errepublikan. Espainiako Ohorezko Kontsula Afrika Erdiko Errepublikan.

  • Carlos Artundo. Batzordekide

    Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, psikiatrian espezializatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta Master Community Medicine izeneko masterra egin zuen Londresko Unibertsitateko London School of Hygiene and Tropical Medicine ikastegian. Bere ibilbide profesional luzea psikiatra gisa hasi zuen, familiako terapia sistemikoan jardunez, eta ondoren bere lana osasunaren sektorera bideratu zuen, hainbat osasun-erakunde publikotan jardunez erkidego-mailan (Nafarroako Osasun Saila), estatu-mailan (Espainiako Osasun Ministerioa), Europa-mailan (ECHO, EC) eta nazioarte-mailan (OME/EURO). 2011tik 2015era Andaluziako Osasun Publikoaren Eskolako (EASP) zuzendari izan zen. Osasun publikoaren munduko erakunde profesionaletan aktiboki parte hartu du eta osasunari lotutako erakunde humanitarioekin lankidetzan jardun du, adibidez Munduko Medikuak erakundearekin. Gaur egun Osasun Mentaleko eta Osasun Publikoko kontsultore gisa lan egiten du, eta jardun horretan hainbat misio eta proiektu garatu ditu hainbat herrialdetan, adibidez Bosnian, Kuban, Kongon, Eslovenian, Polonian, Errumanian, Bulgarian, Brasilen, Dominikar Errepublikan, Turkian, Argentinan eta Marokon. 

AKREDITAZIOAK

  • Ongd
  • aecid
  • Diploma a la gestión avanzada
  • Ong acreditada