Osasuna sustatzeko proiektu solidarioak
Ahaztutako gaixotasun tropikalak
Buruli ultzera ahaztearen aurka borrokatzen dugu
Zona:
Benin
Iraupena:
11 hilabete
Kostua:
293.671,48 Euros
- Detekzio goiztiarra
garaiz jarduteko eta ondorioak saihesteko - Buruli ultzera
arretarik jasotzen ez duen gaixotasuna - Neska-mutilak
hartzen ditu eraginpean bereziki
- Egoera
-
Benin Afrika mendebaldeko herri pobreenetako bat da. Buruli ultzera larruazaleko gaixotasun bat da, batez ere haurrak eraginpean hartzen dituena, eta detekzio goiztiar onarekin senda daiteke. Anesvadek 2002. urteaz geroztik lanean dihardu zabaldu ez dadin kontrolatzeko eta gaixorik daudenentzat bizi-kalitate hobea lortzeko.
- Gure helburua
-
Gune kalteberenetan Buruli ultzeraren detekzio goiztiarra hobetzea, eta kalitatezko osasun-arreta ziurtatzea gaixotasuna duten pertsonentzat.
- Zer egiten dugun hemen
-
Buruli ultzera duten pertsonen detekzio goiztiarra eta osasun-zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko lanean dihardugu.
- Nori laguntzen diogun
-
Buruli ultzera duten gaixoei eta euren senitartekoei, eta sentsibilizazio-saioetara bertaratzen diren neska-mutilei. Gaixotasunaren aurka borrokatzen beren denbora eta lana eskaintzen duten osasun-sistemako langileei ere laguntzen diegu, euren gaitasunak hobetuz.
- Emaitzak
-
Herriko sistema publikoak gaixotasun hori du bere lehentasunen artean. Kalkulatzen da urtero Buruli ultzerako 1.000 kasu inguru diagnostikatzen direla, eta gaixotasunaren egoerari egokitutako tratamendu estandarizatua jasotzen dute.

Kehossa Appollinaire (Sustatzaile komunitarioa)
“Buruli ultzeraren ondorioak detekzio goiztiar on batekin prebenitu daitezke, eta sendatu egin daiteke”