Osasunerako eskubidearen alde
Urrun iristen gara
Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak dauden Saharaz hegoaldeko Afrikako guneetara iristen gara. Estigma eta diskriminazioa sortzen dituzten ahaztutako gaixotasunak dira, pertsonak desgaitzen dituztenak eta pobrezia-ziklotan iraunarazten dituztenak planetako lekurik ahaztuenetan.
Gure konpromisoa
Planetako pertsona pobreenen eta ahaztuenen Osasunerako Eskubidearekin konprometituta dagoen erakundea gara. Gure esku hartzeko eremua larruazaleko gaixotasunetan oinarritzen da, adibidez Buruli ultzera, pian, filariasis linfatikoa edo legenarra. Osasunaren Mundu Erakundeak katalogatuta dituen AHAZTUTAKO GAIXOTASUN TROPIKALETAKO lau dira, munduan milioika pertsonarengan eragina dutenak.

Munduan sei pertsonatik batek inoiz entzun ez duzun gaixotasunen bat dauka.