Lege oharra eta datu pertsonalak babesteko politika

Mesedez, arreta handiz irakurri erabilera-baldintzak Webgune hau erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak deskribatutako baldintzak inplizituki onartzen dituzula esan nahi du. Baldintza horiekin ados ez baldin bazaude, edo zalantzaren bat baldin baduzu, mesedez, ez zaitez erregistratu eta ez ezazu Webgunea erabili.

1. Nor gara

Anesvad Fundazioa (aurrerantzean Anesvad) garapenerako gobernuz kanpoko erakunde (GGKE) bat da, irabazi-asmorik gabea; helbidea: Henao Kalea, 29-31 (bulegoak) 1. solairua, Bilbo; IFK: G-48308795 G-48308795.

Anesvad 60ko hamarkadaren amaieran ezarri zen eta onartu zuten Elkarte gisa, eta ondoren, 1992. urtean, Fundazio gisa eratu zen eta estatu-eskumeneko Fundazioen Erregistroan erregistratu zen 1992/11/18ko Ministerio Agindu baten bitartez eta 48-0130 erregistro-zenbakiarekin. Inskripzio horrek bere helburuen interes orokorraren aintzatespena dakar.

2. Zer da Anesvaden webgunea

Oraintxe www.anesvad.org webgunean zaude, Anesvadek bere zerbitzuei buruzko informazio gehiago emateko eta bere sustapen-kanpainei laguntza osagarria emateko eratutako espazio interaktiboan.

3. Webgunearen jabetza eta erabilera murrizketak

Webgune honen edukiak Creative Commons 3.0 Unported lizentzia bati lotuta daude. Merkataritza-xederik gabe erreproduzitzea eta hedatzea baimenduta dago, betiere iturriaren aipamena egiten bada. Obra honen edozein aldaketa, eraldaketa edo deribazio, lizentzia honen berdina den lizentzia batekin bakarrik bana daiteke.

4. Iraupena

Erabilera-baldintza hauek indarrean egongo dira webgunean aldatu gabe jarraitzen duten bitartean, eta Anesvadek izango du edozein unetan horiek aldatzeko, eraldatzeko edo ezabatzeko eskubidea; aldaketa horiek webgunean adierazi beharko dira.

5. Datuak babesteko politika

DATUAK BABESTEKO ARAUDI OROKORRAREN GAINEKO INFORMAZIOA

Datuak Babesteko Araudi Orokorrari dagokionez, informazio xehatua emango dizugu Anesvadek zure datu pertsonalen inguruan egingo duen tratamenduaren gainean.

Obligazio hori betez, honako hau jakinarazten dizugu:

Zure datuen tratamenduaren arduraduna

Anesvad Fundazioa, Henao Kalea, 29-31 (bulegoak) 1. solairua, Bilbo; IFK: G-48308795.

Datuak babesteko ordezkaria

Datuak Babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan aurreko puntuan xehatutako Anesvaden posta-helbidean edo honako posta elektronikoan: rgpd@anesvad.org

Nola eskuratu ditugu zure datuak?

Esku artean ditugun datuak Anesvadekin lehenago izan dituzun edo egun gure erakundearekin mantentzen dituzun harremanen ondorioz eskuratu ditugu, bai bazkidea zarelako, bai emailea zarelako edo gure kanpainetako batean parte hartu duzulako, edo gure jardueren, kanpainen eta ekimenen gaineko informazioa bidaltzea eskatu diguzulako.

Zureak diren zer datu pertsonal tratatzen ditugu?

Aurrerago azaltzen diren helburu legitimoetarako tratatuko ditugun datuak honako hauek dira: 1. Zurekin harremana edukitzeko premiazko datuak: izena, abizenak, adina, sexua, posta elektronikoa, telefonoa, helbide postala, ekarpen ekonomikoa, banku-kontuko zenbakia/txartela eta IFZ.

Datu horiek zurekin aldez aurretik izandako harremanetan borondatez eman badizkiguzu, honako datu hauek ere izan ditzakegu: familia-ingurunea, lanbidea, ekimen solidarioaren datuak (tokia, data, helburuak interesak), irudia eta ahotsa.

Era berean, jakinarazten dizugu Anesvadekin etorkizunean edukitzen dituzun harremanen eta elkarrekintzen bidez borondatez ematen dizkiguzun datu gehigarri horiek guztiak ere tratatuko ditugula, sare sozial baten edo beste edozer aplikazioren baten bidez ematen dizkiguzunak barne. Datu horiek eskuratuko ditugu zure pribatutasuna konfiguratu duzun moduaren eta sare soziala edo aplikazioa erabiltzen duzun moduaren arabera, baita sare sozial edo aplikazio bakoitzaren pribatutasun-politiken arabera ere. Ondorioz, argibideak arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu sare sozial edo aplikazio horien bidez guri datuak eman aurretik.

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Anesvaden oinarrizko gure helburuak betetzen lagunduko digun lankidetza-harreman bat ezartzeko; hortaz, gure bazkideen, emaileen, lankideen eta honako jarduera zehatz hauetarako gure lanaren gainean informazioa eskatu duten gainerako pertsonen inguruko datuak tratatzen ditugu:

  • Anesvadeko informazioa bidaltzea SMS, telefono, posta-helbide, posta elektroniko edo berehalako mezularitza bidez.
  • Dohainak, kuota-hazkundeak eta beste hainbat parte hartzeko modu (sinadura-bilketa kanpainetan, etab.) eskatzea eta kuota edota dohain horien kobrantza kudeatzea.
  • Zerga-egiaztagiria bidaltzea.
  • Zure kontsultei erantzutea Anesvadekin harremanetan jartzen zarenean.
  • Antolatzen ditugun ekintzetara edo ekitaldietara gonbidatzea.
  • Asebetetze-inkestak egitea edo bilerak antolatzea gure lana hobetzen lagunduko diguten merkatu-azterketak egiteko.
  • Zurekiko harremana kudeatzea.
  • Profilak egitea zuk zuzenean eman diguzun, argitaratu duzun edo publikoki eskuragarri dagoen informazioarekin, lehen aipatutako jarduerak ondo kudeatu direla ziurtatzeko. Profilak ez dira egiten, inola ere, eragin juridikoak edo beste edozer motatako eraginak dituzten eta zuri eragin ahal dizuten erabaki automatizatuak hartzeko: erabakiak hartzeko gure prozesu guztietan pertsonek parte hartzen dute.
  • Gure erakundearen alde egiten duzun sustapen-jarduera kudeatzea.
  • Gainera, hainbat jardueraren, kanpainaren eta ekimenen gaineko komunikazioak bidaltzeko ere –baliabide elektronikoak barne– tratatzen ditugu zure datuak, bai aurretiaz antzeko hainbat jardueratan parte hartu duzulako, edo bai horien gaineko informazioa eskatu diguzulako edo gure erakundera eskaeraren bat bidali diguzulako Komunikazio mota horiek jasotzeari uko egin ahal diozu, unean bertan edo beste edozein unetan. Horretarako, bidali posta elektroniko bat gure Datuen Babeserako ordezkariari, edo bidal ezazu eskaera bat gure posta helbidera, Datuen Babeserako ordezkariaren arretarako.

Zergatik trata ditzakegu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak tratatu ahal izateko legezko oinarria honako bi puntu hauetan oinarritzen da:

Anesvaden lana babestea erabakitzen duzunean edota horren gaineko informazioa jasotzea eskatzen duzunean, borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak tratatu behar ditugu zure ekarpenak kudeatzeko edota egiten dugun lanaren gaineko informazioa behar bezala eman ahal izateko.

Zure informazio pertsonala webgune honen bidez bidaltzeak eta Datuak Babesteko Politika hauek onartzeko laukitxoa markatzeak berariazko eta zalantzarik gabeko baimena ematea dakar zure izaera pertsonaleko datuen tratamendua azaldutako baldintzen arabera egiteko, baita, hala dagokionean, informazio-, sustapen- edo publizitate-komunikazioak edozein bideren bidez bidaltzeko ere, baliabide elektronikoak edo telematikoak barne.

Anesvadek dagozkion legezko obligazioak bete behar ditu, hala nola, eta besteak beste, 10/2010 Legea, Kapitalak Zuritzeko edo Terrorismoa Finantzatzeko Finantza Sistema erabiltzea prebenitzeari buruzkoa, edo izaera pertsonaleko datuak babestearen gainean indarrean dagoen araudia.

Izan ere, Anesvadek interes legitimoa du zure ekarpen ekonomikoak behar bezala kudeatzeko, existitzen diren arazoak ezagutarazteko, gure gardentasun-obligazioak eta kontu-emate obligazioak behar bezala betetzeko eta zure ekarpenen norakoa zein den jakinarazi eta justifikatu diezazugun dagokion moduan. Era berean, zure premiak, iradokizunak eta asmoak hobeto ezagutu behar ditugu, zure asebetetze maila handitu dezagun, emailea edo Anesvaden lanarekiko interesduna zarenez gero.

Interes legitimo horiek datu pertsonalak, ohorea eta intimitate pertsonala eta familiakoa babesteko eskubidea errespetatzen dute. Berriz ere gogorarazten dizugu komunikazio mota horiek jasotzeari uko egin ahal diozula, unean bertan edo beste edozer unetan. Horretarako, bidali posta elektroniko bat gure Datuen Babeserako ordezkariari, edo bidal ezazu eskaera bat gure posta helbidera, Datuen Babeserako ordezkariaren arretarako.

Noiz eta zergatik eman ahal dizkiogu zure datuak hirugarrenei?

Zure datuak ondoren adierazten diren jasotzaileei eman ahal dakizkieke bertan azaltzen diren arrazoiengatik:

  • Administrazio publikoei, Anesvadek bere jardueragatik bete behar dituen legezko obligazioak betetze aldera.
  • Hirugarrenei, baldin eta premiazkoak badira borondatez parte hartzen duzun kanpainen, jardueren eta ekimenen ondoriozko obligazioak betetzeko (adibidez, banku entitateei eta hornitzaileen ordainketa-pasaguneei).
  • Hornitzaileei, Anesvadek haiekin kontratatu dituen zerbitzuak emateko zure datuak eskuratu behar dituztenean; izan ere, Anesvadek konfidentzialtasun eta datu pertsonalen tratamendua egiteko kontratuak sinatu ditu horiekin, premiazkoak baitira eta araudiak hala exijitzen baitu zure pribatutasuna babesteko (adibidez, inprentei).

Etorkizunean Anesvadek datu pertsonalen beste lagapenen batzuk egingo balitu, behar bezala jakinaraziko dizkizugu.

Nola babesten ditugu zure datuak?

Anesvadek indarrean dagoen legerian eskatutako segurtasun-mailak betetzen ditu datu pertsonalak babesteari dagokionez, eta horretarako, hainbat baliabide eta neurri tekniko ezarri ditu, datu pertsonalak galdu, behar ez bezala erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta gainerako arriskuak saihesteko. Enkriptatzeko teknologiak eta metodoak erabiltzen ditugu informazioaren segurtasuna babesteko, baita Internet bidez egin daitezkeen transmisioak babesteko ere.

Anesvaden datu pertsonalak erabil ditzakete soilik esleituta dituzten zereginak betetzeko erabili behar dituztenek. Era berean jakinarazten dugu segurtasun-mekanismoen barnean pasahitzaren formula erabiltzen dela, hau da, erabiltzaileak eta Anesvadek bakarrik ezagutzen duten gako bat.

Datuen nazioarteko transferentziak

Anesvadek hornitzaile teknologikoen zerbitzuak kontratatu ditu Europakoaren moduko araudirik ez duten herrialdeetan (“Hirugarren Herrialdeak”). Hornitzaile horiek Hirugarren Herrialdeetan kokatutako hornitzaileentzako araudiak exijitzen dituen konfidentzialtasun-kontratuak eta datuen tratamendurako kontratuak sinatu dituzte Anesvadekin, beren pribatutasuna gordetzeko beharrezkoak diren bermeak eta babesak ezarriz.

Pribatutasun-bermeen gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, Datuen Babeserako ordezkariarengana jo dezakezu, lehen aipatutako posta-helbidearen eta helbide elektronikoaren bidez.

Zenbat denboran gordetzen ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak mantenduko dira zuk Anesvadekin harremana mantentzen duzun bitartean, eta harreman hori edozer arrazoirengatik amaitu ondoren, legez bete beharreko epe ezargarrietan. Kasu horretan, gure legezko edo kontratuzko obligazioak betetzen direla egiaztatzeko tratatuko dira soilik. Nahitaezko epe horiek amaitu ondoren, zure datuak ezabatu egingo dira, edo aukeran, anonimo bihurtuko dira.

Zure eskubideak

Zure sarbide-, zuzenketa-, ezabapen- eta eramangarritasun, mugapen- edota aurkakotasun-eskubideak erabil ditzakezu tratamenduaren aurrean, lehen aipatutako posta-helbidearen eta helbide elektronikoaren bidez.

Era berean, zure datu pertsonalen tratamenduak araudia edo zure pribatutasun-eskubideak urratzen dituela ulertzen baduzu, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu:

  • Datuen Babeserako ordezkariari, lehen aipatutako posta-helbidearen eta helbide elektronikoaren bidez.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, bere webgunearen edo posta-helbidearen bidez.

6. Dohaintzak

Webgunearen bitartez egin ditzakezun dohaintzak, Anesvadek zure helbide elektronikora egindako erosketaren hartu-agiria eta berrespena biltzen dituen mezu bat bidaltzen dizun unean gauzatzen dira.

Ordainketa Visa, Mastercard, American Express, Visa Electrón eta/edo antzeko kreditu- edo zordunketa-txartelen bitartez edota PayPal sistemaren bitartez egin beharko duzu. Ordainketa egiten duen txartelak finantza-erakunde jaulkitzaile gisa Espainiako banku edo aurrezki-kutxa bat edota Espainian finkatuta dagoen atzerriko finantza-erakunde baten filiala den finantza-erakunde edo sukurtsal bat izan beharko du.

Anesvadi emailez edo telefonoz ahal bezain laster jakinarazi beharko diozu webgunean erosketak egiteko erabilitako txartelaren edozein kargu desegoki edo iruzurrezkoa, Anesvadek egokitzat jotzen dituen kudeaketak egin ahal izan ditzan.

Anesvadek sektorean komertzialki eskura dauden segurtasun-neurririk onenak ditu. Era berean, ordainketa-prozesuak zerbitzari seguru batekin funtzionatzen du, SSL (Secure Socket Layer) protokoloa erabiliz. Zerbitzari seguruak konexio bat ezartzen du eta informazioa zifratuta transmititzen da 128 biteko algoritmoen bitartez, eta horrek ziurtatzen du erabiltzailearen ordenagailuarentzat eta webgunearen ordenagailuarentzat bakarrik izango dela ulergarria. Horrela, SSL protokoloa erabiliz, zera bermatzen da:

  1. Zure datuak Anesvaden zentro zerbitzarira komunikatzen ari zarela, eta ez beste edozein zerbitzarira.
  2. Zure datuak Anesvaden zentro zerbitzariarekin partekatzen dituzunean datu horiek zifratuta transmititzen direla, hirugarrenek irakurri edo erabili ditzaten saihestuz. por terceros.

Bestalde, Anesvadek adierazten du ezin dituela eskuratu edo gorde erabili duzun ordainbideari buruzko datu sentsibleak. Ordainketa prozesatzen duen erakundeak bakarrik du datu horietarako sarbidea ordainketa eta kobrantzen kudeaketa gisa.

7. Baldintza hauek onartzea

Webgune hau erabiltzean, dokumentu hau arretaz irakurri duzula eta bertako aholkuak ulertu eta jarraitu dituzula ulertzen dugu. Datuak babesteko politika honekin edo horren bitartez ematen diren aholkuekin ados ez bazaude, mesedez ez erabili gure webguneak. Erabilera-baldintza orokor hauek beharrezkotzat jotzen dugunean aldatzeko eskubidea izango dugu. Aldaketa horiek sartu ondoren Anesvaden webgune hau edo beste batzuk erabiltzen badira, aldaketa horiek erabat onartzen direla ulertuko dugu.

Eguneratzea: 05/2018