Sentsibilizazio-proiektuak
Guztien Beka
Ahaztutako gaixotasunak ikertzeko beken programa.
Badira zientziak eta ikerketak ahaztu dituen gaixotasunak. Gobernuek, osasun-sektoreak eta komunikabideek inolako arretarik ematen ez dieten gaixotasun tropikalak.
Gure ikerketa-beken helburua da Ahaztutako Gaixotasun Tropikalen munduan erantzunik gabeko galdera askori irtenbidea ematea, eta, aldi berean, komunitate zientifiko afrikarrari ikusgarritasuna ematea, han osasun-gastuaren % 0,6 baino ez baita ikerketara bideratzen.
Nolakoa da Guztien Beka?
- Ahaztutako gaixotasunak ezagutzen eta desagerrarazten laguntzeko izango dira ikerketa guztiak.
- Bekadunak afrikarrak eta gizarte- eta osasun-arlokoak izango dira beti.
- Ikertzaile bakoitza teknikari espezializatuek aholkatuko dute.
- Jakintzaren trukea sustatuko dugu, Afrikako eta Europako zientzia-erakundeen arteko lankidetza-akordioen bidez.
- Nazioarteko komunitate zientifikoak askatasunez eskuratu ahal izango ditu ikerketa-beka bakoitzarekin lortutako ondorio, aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko guztiak.
- Emakume ikertzaile afrikarrek egindako ikerketak ikusaraziko ditugu bereziki.