Sarean lan egiteko proiektuak
Grupo Pro África

Grupo Pro África , Afrikaren alde
Euskadin eta Nafarroan lan egiten duten eta Afrikan interes berezia duten GKEen eta gizarte-entitateen kolektiboa da. «Munduko Landagunearen» ekimenez jarri zen martxan 2005ean.
Lan-arloak bi dira batez ere:
- ERAKUNDEAK: Saharaz hegoaldeko Afrikari buruzko ezagutza eta testuinguru horretako lankidetzaren berezitasunak eta ezaugarriak euskal erakunde guztietara hurbiltzea.
- SENTSIBILIZAZIOA ETA PRESTAKUNTZA: Afrikako errealitateari buruzko ekintzak proposatzen eta abiarazten dira, euskal gizarteari zuzenduak, eta prestakuntza- eta informazio-jarduerak egiten dira gizarte zibileko erakundeek, instituzioek eta, oro har, euskal gizarteak Afrikari buruz duten ezagutza areagotzeko. Era berean, kideen barne-prestakuntza dugu interes komuneko gaiei buruz, erakundeek berek emana.
2024ko maiatzean 16 erakunde gara:
- Asamblea de Cooperación por la Paz en Euskadi
- Asociación Africanista Manuel Iradier
- Ayuda en Acción
- Coopera, Cooperación Vasca al Desarrollo
- Derandein Fundazioa
- Fundación Innovación Social de la Cultura, F.I.S.C. (FISC Cooperación y Desarrollo)
- Fundación ALBOAN
- Fundación Anesvad
- Haurralde Fundazioa
- Medicus Mundi Araba
- Mundubat
- Mundu bakean
- Mundukide Fundazioa
- Munduko Begiak
- Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional
- Tau Fundazioa