Memoria Digitala 2025

“Por primera vez, tienes esta memoria en versión digital. Porque no basta con publicar la información, hay que facilitar que llegue.” 

Garbiñe Biurrun Mancisidor
Anesvad Fundazioaren Lehendakaria

Urteko balantzea

SARRERAK:

11.858.131€

  • Funts pribatuak 63.1%
  • Beste batzuk** 19.5%
  • Ondarearen kudeaketa arduratsua 15.8%
  • Kofinantzatutako funtsak 1.6%

GASTUAK:

14.093.051€

  • Programak eta proiektuak 72.2%
  • Baliabideen mobilizazioa eta emaileekiko harremana 15.6%
  • Baliabideen kudeaketa eta administrazioa 11.9%
  • Beste batzuk* 0.4%

Definizioak

Programak eta proiektuak: Anesvad Fundazioak Saharaz hegoaldeko Afrikan larruazalean nabarmentzen diren ahaztutako gaixotasun tropikalak dituzten pertsonen osasun-eskubideei lotuta gauzatzen dituen lankidetza-ekimenetara eta sentsibilizazio-ekintzetara bideratutako zenbatekoa.

Baliabideen mobilizazioa eta emaileekiko harremana: erakundearen misioa gauzatzeko gizartearen parte-hartzea eta inplikazioa lortzera bideratutako baliabide ekonomikoak. 

Baliabideen kudeaketa eta administrazioa: erakundeak bere jarduera garatzeko egin behar dituen mantentze-lanekin eta kudeaketarekin lotutako kostuak. 

Beste batzuk*: gure ondarea arduraz kudeatzeko behar den zenbatekoa.

Funts pribatuak: AGTak dituztenen osasuna hobetzen laguntzen duten bazkideen eta enpresa laguntzaileen ekarpen ekonomikoak. 

Kofinantzatutako funtsak: Anesvad Fundazioak garatzen dituen lankidetza-proiektu eta -ekimenetarako beste erakunde pribatu edo entitate publiko batzuetatik jasotzen diren funtsak. 

Ondarearen kudeaketa arduratsua: inbertsio sozialki arduratsuen ondarea kudeatzetik sortutako sarrerak.

Beste batzuk**: nazioarteko lankidetzako eta dohaintza baldintzatuko ekimenetako dirulaguntzak itzultzea. 

Funtsezko datuak

2025ean, ahaztutako gaixotasun tropikalak dituzten pertsonekiko konpromisoa indartzen jarraitu genuen.

Herrialde: Ghana, Boli Kosta, Benin, Togo, Liberia, Kamerun, Sierra Leona, Nigeria eta Espainia

9

Ekimen

151

Esku-hartze zuzen

114

M€ esku-hartze zuzenetarako

7.2

Eragina pertsonengan

340.923

Kolektibo inplikatuta

4.407

Sendagai eta laborategiko produktu banatuta

405.267

Pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako urte honetako mugarriak

OMErekiko harreman ofizialak

Gehiago irakurri

Larruazaleko gaixotasunei buruzko ebazpen historikoa

Gehiago irakurri

ILEP

Gehiago irakurri

Podcasta: Beyond Neglected: AGTak ikusarazten

Gehiago irakurri

AGTei buruzko ikerketa-proiektuen 2. deialdia

Gehiago irakurri

Anesvad Fundazioaren Sarien X. Urteurrena

Gehiago irakurri

Emakumeak zientzian

Gehiago irakurri

Urteko mugarriak

Gure lana Afrikan

2025ean, Afrikako 8 herrialdetan egon gara, eta esku-hartze zuzeneko 114 ekimen gauzatu ditugu, horietako 5 eskualde-mailakoak.

Nazioartean, ikerketari, aliantza estrategikoei, kaltetutako biztanleriari eta eragin politiko globalari lotutako 17 ekintza bultzatu ditugu.

Espainian gizarte-eraldaketarako hezkuntzako 12 ekimen bultzatu ditugu.

Esku hartzeko bideak

Gobernuak

2023tik 2025era bitartean, 6 herrialdetako gobernuekin lan egin genuen, larruazalean nabarmentzen diren ahaztutako gaixotasun tropikalen aurkako estrategia integratuak bultzatzeko eta kasuen detekzio goiztiarra, diagnostikoa eta maneiua hobetzeko. 

2025ean, ia 2,65 milioi euro bideratu genituen osasun-sistema publikoak indartzera, legenarraren, pianaren edo Buruli ultzeraren aurka egiteko. 37 ekimen bultzatu genituen 7 herrialdetan, eta 133.239 pertsonaren bizitza hobetu genuen. 

ARRAKASTA-ISTORIOAK

Liberia – TRANSFORM + Podcast

Un enfoque integrado en la atención de ETD en Liberia para mejorar vidas | Anesvad

TRANSFORM Liberia and the integrated approach to NTDs | Beyond Neglected 2x01

Gizarte zibila

2023tik 2025era, AGTen aurka diharduten erakundeen ekosistema zabaldu genuen. Anesvad Fundazioak bultzatutako deialdiei esker, 28 erakunde estreinakoz sartu ziren sektorean, eta beste 26k beren ahalmenak indartu zituzten. Gaur egun, Anesvad Fundazioak babestutako erakundeak dira buru Ghanako eta Boli Kostako partzuergo nazionaletan.

2025ean, 1,83 milioi euro bideratu genituen gizarte zibila indartzera, eta 45 ekimen gauzatu genituen 4 herrialdetan. Esku-hartze horien bidez, 107.672 pertsona eta 422 kolektiborengana iritsi ginen, eta tokiko sareek osasunerako eskubidean eta AGTen arloan duten zeregina bultzatu genuen.

ARRAKASTA-ISTORIOAK

ADO Ghana: salud sin barreras - Anesvad 

When the community leads: health, dignity and social transformation | Beyond Neglected 1x02

Kaltetutako biztanleria

2023tik 2025era, ahaztutako gaixotasun tropikalak dituzten pertsonen parte-hartzea indartu genuen. Beningo, Boli Kostako eta Togoko pertsona desgaituen federazioek lidergoa indartu zuten, beren eskubideak defendatzeko eta presentziarik ez zuten espazioetaraino iristeko.

2025ean, 96.597 euro bideratu genituen zeregin horretara Togon. Gure esku-hartzeen bidez, 835 pertsona eta 41 kolektiborengana iritsi ginen, eta osasunerako eskubidearen defentsan eta AGTen aurkako borrokan parte-hartze aktiboagoa sustatu genuen.

ARRAKASTA-ISTORIOAK

Neglected diseases, neglected people | Beyond Neglected 1x03

Sensibilización y reinserción contra las ETD en Ghana | ANESVAD

Kofi Nyarko y el largo camino hacia el fin del estigma | Anesvad

Gizarte-ekintzailetza

2023tik 2025era bitartean, AGTekin konprometitutako ekosistema ekintzailea eraikitzen lagundu genuen. Ghanan, Boli Kostan eta Togon, 13 gizarte-ekintzailetza txertatu ziren AGTen sektorean. 390.000 euro baino gehiago mobilizatu genituen irtenbide horiei eusteko, eta kaltetutako pertsonen inklusioa bultzatu genuen enpleguaren, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bitartez.

2025ean, 218.687 euro bideratu genituen Mendebaldeko Afrikan gizarte-ekintzailetza bultzatzeko, eta enplegua, prestakuntza eta diru-sarrerak sortu genituen kaltetutako pertsonentzat eta haien komunitateentzat, estigma txikitzen laguntzeko.

ARRAKASTA-ISTORIOAK

Bastones y muletas a partir de plástico reciclado | ANESVAD  

Ezagutza

2023tik 2025era bitartean, larruazalean nabarmentzen diren AGTei buruzko 46 ikerketa-proiektu bultzatu genituen. Erdiak baino gehiago Afrikako erakundeek zuzentzen dituzte, uste baitugu ezagutza gaixotasun horiek dituztenak bizi diren lekuan sortu behar dela. 

2025ean, 2,04 milioi euro bideratu genituen Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikako 21 ikerketa-ekimenetara eta nazioarteko sareetara, eta 101.043 pertsonarenganaino iritsi ginen, eta prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko ebidentziak sortu genituen.

ARRAKASTA-ISTORIOAK

Serges Tchatchouang y el origen de la úlcera de Buruli | Anesvad

Aliantza estrategikoak

2023tik 2025era bitartean, larruazalean nabarmentzen diren AGTak nazioarteko agendan kokatu genituen. Ekarpena egin genuen OMEk larruazaleko gaixotasunei buruzko lehen ebazpen espezifikoa onar zezan eta Malawik Nazio Batuetan giza eskubideei eta AGTei buruzko ekimen bat zuzendu zezan.

2025ean, 524.000 euro baino gehiago bideratu genituen nazioartean eragina duten 7 ekimenetara. ILEPen sartu ginen, legenarraren aurka lan egiten duten erakundeen nazioarteko federazioan, eta kaltetutako pertsonen parte-hartzea bultzatu genuen NNNn, AGTen aurka diharduten GKEen nazioarteko sare nagusian.

ARRAKASTA-ISTORIOAK

Aprobación Resolución Skin Diseases OMS: Las enfermedades de la piel en la agenda mundial de la salud | ANESVAD

Gizarte-eraldaketarako hezkuntza

2023tik 2025era bitartean, pertsona gehiagok AGTak ezagut zitzaten eta saihets daitekeen bidegabekeria direla uler zezaten lan egin genuen.

2025ean, 227.000 € baino gehiago bideratu genituen ikaskuntzako, sentsibilizazioko eta mobilizazio sozialeko 17 ekimenetara, África Despierta eta Microteatro por los Demás proiektuen bitartez edo Learn Afrika beken bitartez, besteak beste, eta 4.810 pertsona eta 95 kolektiborengana iritsi ginen.

ARRAKASTA-ISTORIOAK

Los aprendizajes de las becadas, de vuelta en Camerún - Anesvad

X Aniversario de Premios Fundación Anesvad:  Premios Fundación Anesvad

Nork osatzen du Anesvad komunitatea?

Gure komunitatea 46.000tik gora pertsonak, enpresak eta erakundek osatzen dute.

46.027
pertsona, enpresa eta erakunde mobilizatu 

62,5%
bazkide partikularrak 

37,5%
laguntzaileak 

98,45%
bazkide diren enpresak eta kolektiboak 

1,55%
enpresa eta kolektibo laguntzaileak 

Taldea

42
pertsona

Patronatua

Erakundearen misioa, gardentasuna eta kudeaketa arduratsua zaintzeaz arduratzen da.

6
pertsona

Gure konpromisua 2030 Agendarekin

Proiektu bakoitzarekin zuzenean laguntzen dugu garapen jasangarriko helburu batzuk betetzen, eta osasuna, berdintasuna, uraren eskuragarritasuna eta sistema publikoen indartzea biltzen ditugu, garapen bidezko eta jasangarriagorantz Aurrera egiteko.

3. GJH. Osasuna eta ongizatea

Gure lanaren muina da. Ahaztutako gaixotasun tropikalak dituzten pertsonei kalitatezko osasun-zerbitzuetarako sarbidea bermatzeko lan egiten dugu, eta, horretarako, osasun-sistema publikoak indartzen ditugu, ikerketa bultzatzen dugu eta komunitate zaurgarrienetara hurbiltzen ditugu prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua.

Osasuna eta ongizatea - Anesvad

4. GJH. Kalitatezko hezkuntza

Osasun-langileen, teknikarien eta lider komunitarioen prestakuntza bultzatzen dugu, ezagutza funtsezko tresna baita osasuna hobetzeko. Komunitateetatik hurbilen daudenak trebatuz, gaixotasunak prebenitu, osasun-sistemak indartu eta aldaketa iraunkorrak eragin daitezke.

Kalitatezko hezkuntza - Anesvad

5. GJH. Genero-berdintasuna

Genero-berdintasuna modu transbertsalean txertatzen dugu gure proiektu guztietan, emakumeen lidergoa, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatuz. Osasunerako eskubidea bermatzea bereziki emakumeei eta neskei eragiten dieten oztopoak eta desberdinkeriak murriztea ere badelako.

Genero-berdintasuna - Anesvad

6. GJH. Ur garbia eta saneamendua

Ur seguruaren, saneamenduaren eta higienearen eskuragarritasuna sustatzen dugu, funtsezko baldintzak baitira osasunerako eta gaixotasunen prebentziorako. Oinarrizko zerbitzu horiek hobetzea mesedegarria da komunitate osasungarriagoak, erresilienteagoak eta garapen-aukera handiagokoak sortzeko.

Ur garbia eta saneamendua - Anesvad

8. GJH. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Bereziki emakumeentzat eta kolektibo zaurgarrientzat inklusio ekonomikoa eta aukerak sortzen laguntzen duten ekimenak babesten ditugu. Osasuna, autonomia ekonomikoa eta garapen komunitarioa eskutik doazelako. 

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa - Anesvad

10. GJH. Desberdinkeriak murriztea

Zaurgarrienek osasunerako eskubidea baliatu ahal izan dezaten eta aukera berdinak izan ditzaten lan egiten dugu. Lehentasuna ematen diegu oztopo handienak gainditu behar dituztenei, gizarte inklusiboagoak eta bidezkoagoak eraikitzen laguntzeko.

Desberdinkeriak murriztea - Anesvad

"Osasunean, berdintasunean, uraren eskuragarritasunean, hezkuntzan edo gobernantzan egindako aurrerapen bakoitzak helburu komun batera hurbiltzen gaitu: inor ez dadila atzean geratu osasunerako eskubideari dagokionez."

Batu zaitez eta lagundu
Chatbot Icon Laguntza behar duzu?